Gorbeialdea, besteak beste, Arantzazu, Areatza, Artea, Dima, Orozko, Otxandio, Ubide, Zeanuri eta Zeberio udalerriek osatzen dutena, Bizkaiko eskualde hegoaldekoena da, Ibaizabal bailararen eta Gorbeia mendilerroaren artean.

Bertako gailurretara igotzeak, ibai-amildegi hostotsuetan barneratzeak, zelai eta sailen mosaikoaz gozatzeak, besteak beste, mundu natural berezi baten bihotzera garamatza.

Kontraste handiak dituen inguru hau hartzen da landa-eremuko Bizkaia sakon eta pintoreskoaren erakusgarri hoberentzat; paisaien edertasunarengatik, herri-tradizioengatik eta bertako ekosistemen adierazgarritasunarengatik.

Gorbeia eta Urkiola mendilerroek koroatzen dituzte Gorbeialdeko muga geografikoak. Parke natural izendatu dira naturari eta paisaiari dagokienez duten balio handiarengatik, eta alternatiba bikaina dira landa-turismoa atsegin dutenentzat.

 

Gorbeiako Parke Naturala

Gorbeiako Parke Naturalak 20.106 hektarea hartzen ditu, mendigunearen ia inguru menditsu osoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko parke natural handiena da. 1994an izendatu zuten parke natural, eta Bizkaiko eta Arabako lurralde historikoen artean kokatuta, Gorbeia mendiaren inguruan hedatzen da, gurutze enblematiko batek koroatuta. Mendi horren altitudea dela eta, mendiko klima tipikoa dugu bertan. Parke Naturalaren azaleraren % 70 basoa da; pagadiak, hariztiak, pinudiak, etab. Fauna-espezieak baso-ingurune horri lotuta daude: orkatzak, oreinak, azeriak, etab.

Parkerako sarrera naturala Areatzatik ateratzen da eta Pagomakurreko, Larrederko eta Upokomakatzako zabalguneetara eramatzen du. Zeanuritik Lanbreabe auzotik sar gaitezke eta Orozkotik, berriz, Gallartun barrena, Altzagortako zabalgunera.


Urkiolako Parke Naturala
Urkiolako Parke Naturalak Aramotz mendilerroko altitude sailak biltzen ditu, Arratiako, Durangaldeko eta Aramaio bailarako eskualdeen artean kareharrizko hesi handi bat sortuz.

Lerrokadura menditsu garrantzitsuenak karezko harri masiboek osatutakoak dira. Paisaia aldapatsu honen ondoan larre garaiak daude, eta pinudiak, artadiak eta pagadiak agertzen dira altitude txikiagoko hegaletan.
Urkiolako parkearen bihotz-bihotzean dago Antonio Abad eta Antonio Paduakoa Santuei eskainitako santutegia; bizkaitarrek bertara egiten dute erromesaldia.
Dimatik Eskuagatx aldera sar gaitezke; Baltzola aldera, batez ere. Otxandiotik, Olaetarako bidean, Kondebasoko pagadietan sar gaitezke.

Castellano English Français
Urremendi copyright 2009   (Pribatutasun politika · Lege oharra)