Enkarterri da Bizkaiko eskualde mendebaldekoena, gutxi gorabehera, lurralde historiko horren hedadura osoaren bostena hartzen duena.
Abanto, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Muskiz, Ortuella, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla udalerriek osatzen dute eremu geografiko hau. Bertako jendea, kultura, ondarea, historia, naturguneak, tradizioak eta gastronomia askotarikoak dira, eta bertara hurbiltzen diren bisitariak zalantzarik gabe liluratuko dituen erakargarri anitzez hornituriko gune berezi egiten dute.